Goiz guztian giro eguzkitsua eta beroa egin ostean,lainotzen joan zen zerua eta topaketa hastearekin bat erori ziren lehen euri tantak, iragarrita zegoen moduan. Aurtengo topaketan parte hartu zuten lau konpartsetako erraldoiek Kalegoen Plazatik hasi zuten kalejira, 17:30ean, eta Maalako parkera arteko bidea ateri zela egin zuten. Iruñeko Alde Zaharreko, Txantreako, Bergarako eta Elgoibarko erraldoiek txandan txandan egin zuten dantzan Maalan. Orduan hasi zen ekaitza, baina festak aterpean jarraitu zuen.