Sei modulu emango dituzte, doan, oinarrietatik hasi eta IAko estrategia aurreratuenak lantzera arte. Saio batzuk aurrez aurrekoak izango dira, eta beste batzuk online egiteko aukera ere egongo da.
Adimen Artifizialeko ikastaro hauetan izena emateko, datuak eman behar dira esteka honetan klik eginez.
Informazio gehiago eskuratzeko IMHra deitu behar da (943 744 132).
Hona hemen ikastaroen egutegia:
IAren oinarriak: Egungo inpaktua ulertuz
-
- Data: Maiatzak 10
- Ordutegia: 9:30etik 11:30era
- Modalitatea: Online
Microsoft Copilot: Zure IA laguntzailea hodeiean
-
- Data: Maiatzak 15
- Ordutegia: 9:30etik 11:30era
- Modalitatea: Online
Lan esparruan IA sortzailea: Berrikuntza eta Sormena
-
- Data: Maiatzak 23
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
- Modalitatea: Online eta Presentziala
ChatGPT Aurreratua: GPT Pertsonalizatuak, eta Informazioaren Analisia eta Kudeaketa
-
- Data: Maiatzak 27
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
- Modalitatea: Online eta Presentziala
Automatizazioa ChatGPTrekin I: Soluzio adimendunak integratzen
-
- Data: Ekainak 18
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
- Modalitatea: Online eta Presentziala
Automatizazioa ChatGPTrekin II: Aplikazioak eta Arrakasta Kasuak
-
- Data: Ekainak 19
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
- Modalitatea: Online eta Presentziala
Aurrez aurreko saioak IMHko campusean egingo dituzte, eta lehenengo bi saioak grabatu ere egingo dituztela jakinarazi dute, edukia berrikusi nahi dutenentzat.