Labana sartu zionean sabelean zeozer gogorra zeukala ohartu zen, eta kolore gorria ikusi zuen. Txangurroren bat edo izango zela pentsatu zuen, baina sabela zabaltzean 8x8 zentimetroko plastikozko pieza bat aurkitu zuen. Iker Arrizabalaga lagun eta biologoaren bidez zabaldu du irudia, jendeak gai honekiko kontzientzia har dezan.
Euskal Telebistak joan den martitzeneko Gaur Egun albistegian eman zuen honen berri.