Igerilari gaztetxoek Bergarako proban hartu dute parte

Barren 2024ko mai. 8a, 13:50

Benjamin Test jardunaldia jokatu zuten zapatuan Bergarako Agorrosin kiroldegian, era honetako denboraldiko bosgarren eta azken proba.

Benjamin kategoriagoko igerilari gazteenek, 100 metro estiloko proban eta erreleboetakoan, 6 X 25 metro estilo eran, egin zuten igeian. Zaharrenak, berriz, 50 metro tximeleta, 200 metro estilo eta erreleboetako (4 X 50 metro bular estiloan) probetan lehiatu ziren.
Elgoibarko Igeriketa Taldekoek igerilari gaztetxoek denboraldi honetan egin duten ahalegina eta erakutsitako maila ona nabarmendu dituzte. "Izan ere, probetan eginiko denborak baino garrantztsuagoa izan da igeri egiteko moduan izan duten bilakaera. Txaloak merezi dituzte", adierazi dute.


Akuatloia, ekainean

Ekimen berri batean parte hartzeko duten asmoa ere aurreratu dute igeri taldekoek. Akuatloiaren estreinako edizioa egingo dute ekainaren 22an. "Ilusioz beteta gaude erronka berri honetan parte hartzeko", esan dute. Igeriketa eta korrika saioak uztartuko ditu Olaizaga kiroldegian eta inguruetan egingo duten Akuatloiak.