Kalegoen plazan izango da emanaldia, 19:30ean hasita. 12 eta 20 urte bitarteko honako bederatzi dantzari hauek parte hartuko dute: Haizea Luluaga, Unax Ansola, Uxue Cabrera, Malen Galarraga, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Markel Goenaga, Maddalen Oñederra, eta Jone Gil.
Aurten aurresku txapelketan dantzatu direnak dira batzuk, eta aurreko urteetan ibilitakoak besteak. Guztira hamar dantza egingo dituzte, tartean, txapelketakoak eta tradiziozkoak, bai eta pare bat muntai koreografiko ere.
Finalak maiatzaren 18an eta 25ean
Gipuzkoar erako Gazte Mailako VI. Aurresku Txapelketako finalak jokatuko dituzte hil honetan. Batetik, D saileko dantzariek Legazpiko azokan jokatuko dute finala maiatzaren 18an (17:00). Finalera sailkatutakoen artean dago Uxue Cabrera dantzari elgoibartarra. Bestetik, A eta B sailekoek Errenteriako Niessen kulturgunean jokatuko dute finala, maiatzaren 25ean, 17:00etan. Unax Ansola elgoibartarra B sailekoen finalean arituko da (11-14 urte).