Mayi Mujika bigarren, Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan

Barren 2024ko mai. 8a, 10:47

Lagun Onak mendi bazkunak antolatuta, bi mendi lasterketa jokatu zituzten zapatuan Azpeitian: Domusa Teknik 40 MLK ultra trailaren hirugarren edizioa eta Domusa Teknik 15 MLK probaren lehen edizioa. Makina bat mendi lasterkari elgoibartarrek hartu zuten parte.

550 korrikalarik hartu zuten parte ultra distantziako proban (65 km.), eta 250 antxitxikarik 26 kilometroko proba motzagoan. CATT Morkaiko taldeko ordezkari ugari aritu ziren lehian ultra distantziako proban (beherago elgoibartarren emaitzak). Denetan azkarrena, baina Mayi Mujika izan zen. Bigarren postuan sailkatu zen emakumezkoetan, 7:14:02-ko denborarekin. Gemma Arenas irabazleak baino 9 minutu gehiago behar izan zituen elgoibartarrak. Arenasek probako errekorra ondu zuen 7:04:56-ko denborarekin, iaz Oihana Azkorbebeitiak ezarritako marka lau minutu eta hamazazpi segundoan onduz. Hain zuzen, Oihana Azkorbebeitia bera sailkatu zen hirugarren postuan (7:21:56).  


Mayi Mujika bigarren Euskal Herriko Kopan

Ultra distantziako Euskal Herriko Kopako bigarren proba puntuagarria izan zen Azpeitiakoa, apirilaren 13an jokatu zuten Enkarterri Xtrem probaren ostean. 2024ko Kopa maratoitik gorako distantziako lau mendi lasterketek osatzen dute, eta aurtengo nobedadeetako bat da Kopan parte hartzeko nahitaezkoa dela izena ematea. Azpeitian lehiatu zirenen artean Mayi Mujika (Soronea-Ammma K.K.) izan zen Koparako izena emanda daudenen artean azkarrena. Mujikak bigarren postua lortu zuen Kopako lehen proban, Enkarterri Extreme ultratrailean, eta Domusa Teknik 40 MLK probako lehen postuari esker, sailkapen nagusiko bigarren postuan dago orain, 206 punturekin. Oihana Azkorbebeitia mendi korrikalari abadiñarra da Kopako liderra 208 punturekin. EH Mendi Erronka izango da Kopako hirugarren proba, ekainaren 1ean, Leitzan; eta, Goierriko 2 Haundiak proba izango da azkena, uztailaren 12an

Elgoibartarren sailkapenak Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan
27. postua Mayi Mujika Errasti 7:14:02-ko denbora
231. postua Juanan Martin Leiva 9:19:35 
257. postua Jon Perez-Cortes Bacaicoa 9:32:41 
289. postua  Aimar Elizburu Vela 9:51:12 
294. postua Jose Nova Alvarez 9:56:06 
295. postua Julen Cid Alcibar 9:56:06 
350. postua Denis Saiz Saborido 10:25:38 
376. postua Nerea Sanz Avila 10:46:26
377. postua Iker Luluaga Etxeberria 10:46:28 
444. postua Jon Rodríguez Miguel 12:02:26 

Elgoibartarren sailkapenak Domusa Teknik 15 MLK  mendi lasterketan
85.postua Andoni Gabilondo Argarate 2:55:51 
116. postua Aitor Goikoetxea Gorosabel 3:09:38 
146.postua  Asier Izagirre Egaña 3:19:37 

Hona elgoibartarren irudiak. Argazkiak: Uztarria, Alberto Beloki, Festak.com, Lagun Onak, emiliojc34.