Eibarko Ipurua taldeko gimnastek sari ugari irabazi zituzten Gipuzkoako txapelketan, tartean Uxue Etxeberria Zabalo elgoibartarrak. Amateur A mailan lehiatu zen, eta hiru ariketa egin zituen: taldekakoa, bakarka uztaiarekin eta bakarka zintarekin. Guztietan emaitza bikainak eskuratu zituen. Urrezko domina irabazi zuen uztaiarekin bakarka eginiko ariketan, eta zilarrezko beste hiru domina leporatu zituen: bat taldekako ariketan, beste bat zintarekin egindako arikeragatik; eta, azkena, uztaiarekin eta zintarekin egindako ariketegatik, sailkapen orokorrerako bi ariketen puntuazioa bateratzen baitute.
Etxeberriak eta bere taldekideek Durangon jokatuko duten Euskadiko txapelketan dute orain begia jarrita. Taldeka lehiatuko dira lehenengo, maiatzaren 26an, eta gero bakarka, ekainaren 1ean.