Aspalditik datorren ohitura da maiatzeko lehen domekan Irukurutzeta Eguna ospatzearena, eta apal-apal bada ere bizirik jaraitzen du ospakizun honen txingarrak. Eguraldia lagun, goizean zehar, berrogeita hamarren bat mendizale batu ziren Irukurutzetan, inguruko herrietatik joandakoak: Soraluze, Elgoibar, Azkoitia, Osintxu... Egun honetan ohitura duten moduan, salda eta txorixoa banatu zituzten, eta lagunartean ospatu zuten eguna, ingurune paregabean.