Soraluzen jokatuko dituzte Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren zazpigarren eta ziortzigarren jardunaldiak. Joan den zapatuan jokatu zuten zazpigarrena, Ezozi auzoko bolatokian. 52 bolari lehiatu ziren eta Elgeta Taldeko Boni Plazak irabazi zuen tiraldia, egin zituen hiru jaurtialdietan 5 txirlo botata. Txirlo kopuru bera bota zuten lurrera bigarren eta hirugarren sailkatuek ere, Joseba Espillak (San Joxepe) eta Angel Ibarluzeak (San Migel A).
Hurrengo jardunaldia datorren zapatuan, maiatzaren 11n, jokatuko da San Andresko bolatokian.
Ezoziko tiraldiko sailkapena:
- Boni Plaza (Elgeta)........... 5 txirlo
- Joseba Espilla (San Joxepe)....... 5 txirlo
- Angel Ibarluzea (San Migel)....... 5 txirlo
- Markel Beitia (UDA)........4 txirlo
- Juanjo Uranga (Asola Berri).....4 txirlo
- Anartz Esteban (Asola Berri)...... 4 txirlo
Sailkapen nagusian Floreaga taldeko Santos Muñozek jarraitzen du lehen postuan, 34 punturekin. Boni Plazak bigarren postura egin du gora Ezoziko garaipenari esker, eta 29 puntu ditu, hirugarren dagoen Garikoitz Rodriguezek baino bat gehiago. Bi elgoibartar daude laugarren eta bosgarren postuetan, Angel Ibarluzea (28 puntu) eta Unai Loiola (23 puntu), hurrenez hurren.