Kultur Kafeko aretoan egin zituzten bost dantza lehenengo, erritmo eta dinamika desberdinak erabiliz. Horren ostean kanpora irten ziren eta ikasle guztiek batera dantza bat dantzatuko zuten eraikinaren atarian.
Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna, 1982az geroztik. Antzerkiaren Institutu Nazionaleko (ITI) Dantza Batzordeak Jean-Georges Noverre (1727-1810) ballet modernoaren sortzailearen jaiotza eguna aukeratu zuen dantzaren nazioarteko egun izateko. Aurtengo manifestua Marianela Núñez dantzari argentinarrak idatzi du. Ikus hemen bere mezua.