Azken urteotan izan duen bilakaera artistikoa erakutsiko du San Martinek eta aurreratu du erakusketan paisaien koadro figuratibo dezente jarriko dituen arren, azkenaldian izan duen abstrakturako joera ere erakutsiko duela bere lanen bidez, bai eta material ezberdinak erabiliz egin dituen jolas esperimentalak ere. "Oraindik ez daukat garbi zer bide hartuko dudan, baina erakusketa honetan garbi ikusiko da nondik natorren eta oraintxe bertan hartzen ari naizen norabidea", zehaztu du San Martinek.