Kultur Kafeko aretoan egingo dituzte bost dantza lehenengo, erritmo eta dinamika desberdinak erabiliz. Horren ostean kanpora irtengo dira eta ikasle guztiek batera dantza bat dantzatuko dute. Azken dantza horretan herritarrei ere emango diete beraiekin dantzan egiteko aukera. Guztira 60 bat ikaslek hartuko dute parte.
- 13:00etan hasiko dute dantza saioa.
Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna, 1982az geroztik. Antzerkiaren Institutu Nazionaleko (ITI) Dantza Batzordeak Jean-Georges Noverre (1727-1810) ballet modernoaren sortzailearen jaiotza eguna aukeratu zuen dantzaren nazioarteko egun izateko. Aurtengo manifestua Marianela Núñez dantzari argentinarrak idatzi du. Ikus hemen bere mezua.