Iazkoa goizean egin bazuten ere, arratsaldez egingo dute aurtengo topaketa. 17:30ean hasiko dute topaketa, baina ordu erdi bat aurretik ikusgai izango dira plazan erraldoi guztiak. Mauxitxa txarangak girotuko du musikaz kalejira. Andoaingo, Iruñeko Alde Zaharreko eta Bergarako erraldoiek parte hartuko dute, Elgoibarkoez gain.
Hirugarrengoz egingo dute Erraldoien Topaketa Elgoibarren. Nafarroatik etorritako hiru konpartsatako erraldoiek hartu zuten parte iazkoan eta Bergarako, Bilboko eta Txantreako konpartsak etorri ziren estreinako edizioan, 2022koan.