Horretarako, boluntarioak behar dituzte, eta herritarrei dei egin diete janari bilketan parte hartzera. Txandak antolatuko dituzte, eta boluntario kopuruaren arabera zehaztuko dituzte ordutegiak eta saltokiak.
Laguntzeko prest daudenek 943 741 050 telefonoan eman dezakete izena, edo Herritarren Arreta Bulegoan. Arduradunek gogoratu dute boluntarioen lana ezinbestekoa dela kanpaina hauek gauzatu ahal izateko. Udaberriko kanpaina honetan Eroski, BM eta Mercadonak hartuko dute parte. Elikagaiak nahiz bonuak emateko aukera egongo da.