Udarako jardueren agenda gazteentzako esperientzia aberasgarri eta dibertigarria eskaintzeko diseinatu dutela azaldu dute antolatzaileek. Familia ugariek, guraso bakarrekoek eta DSBE edo GLL laguntzen onuradunek deskontuak izango dituzte. Prezio eta deskontu aplikagarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Gaztelekuarekin. Maiatzaren 3a da izena emateko azken eguna.
Programazioa ekainaren 17tik uztailaren 24ra bitartekoa da, eta askotariko jarduerak biltzen ditu:
- Ekainak 17 - Ekainak 18: Lokala irekita egongo da
- Ekainak 19: Nintendo Switch jardunaldia
- Ekainak 20: Izozki Eguna
- Ekainak 21: Ekigain Jaia
- Ekainak 24: Arratsaldean, Mutrikuko hondartzara txangoa
- Ekainak 25: Egun osoko txangoa Logroñoko ur-parkera
- Ekainak 26: San Lorentzora goizpasa
- Ekainak 27: Egun osoko txangoa Donostira eta Lasertag
- Ekainak 28: Sukaldarien liga goizean zehar
- Uztailaren 1etik 4ra: Udako Prozesua - lau eguneko egonaldia
- Uztailak 5: Gazte Txokoa LH6ko haurrentzat
- Uztailak 8-10: Udaleku ibiltaria Soraluze-Bergara-Oñati 2010 eta 2011n jaiotakoentzat
- Uztailak 11: Gazte Futbola
- Uztailak 11: Gazte Txokoa LH6ko haurrentzat
- Uztailaren 15etik 19ra: Surf klaseak goizetan adin guztientzat
- Uztailak 22: Bilboko Jump Yardera egunpasa
- Uztailak 23: Gamarrara egunpasa
- Uztailak 24: Paddle Surf goizez
- Uztailaren 22tik 24ra: Udaleku Ibiltaria Ondarroa-Deba-Zumaia beste herri batzuetako nerabeekin 2008an eta 2009an jaiotakoentzat