Elgoibarko erraldoi eta buruhandien konpartsak jendea behar du

Barren 2024ko api. 26a, 12:18

Erbuze erraldoi, buruhandi eta zezenzikleten konpartsa jende bila dabil. 

Azkenaldian konpartsako hainbat kidek taldea laga dute, eta erraldoi, buruhandi eta zezenzikletak erabiltzeko jendea behar dute. 16 urte beteta eduki behar dira konpartsan parte hartu ahal izateko. Interesatuek Instagram bidez kontaktatu dezakete taldearekin erbuze.elgoibar profilean edo emailez elgoibarkoerraldoiak@gmail.com helbidera idatzita.