Autobusa 9:00etan irtengo da Txankakuako autobus geltokitik, eta itzulera 18:30etan izango da, Senperen. Autobusaren prezioa 10 eurokoa da, eta izena ematerakoan ordaindu beharko da, eskuz edo bizum bidez. Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna.
Autobusa aurrera ateratzeko ekarpen ekonomikoa egin du Ikastolak, baina jasangarria izan dadin, gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena. Beraz, planaren berri inguruan ahalik eta gehien zabaltzeko eskatu dute sustatzaileek.
- Izena emateko: Elgoibar Ikastolan, Elgoibarko Izarran edo on-line: https://labur.eus/HerriUrratseraElgoibartik
Honako oharrak kontuan hartzeko eskatu dute antolatzaileek:
- 14 urtez azpikoak heldu batek lagunduta joan beharko dira.
- 14-18 urte bitarteko gazteen kasuan, tamalez, gure herria oraindik bi estaturen muga administratiboek bereizten dutenez, adingabeak atzerrira irteteko baimena aurkeztu beharko dute autobusera igotzerakoan. Baimen hori lortzeko gaztea eta bere gurasoak Ertzaintzaren bulego batera joan behar dira ezinbestean.
- Autobusa irteteko, gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena. Gutxieneko kopuru hori betetzen ez bada, autobusa bertan behera geratuko da eta dirua itzuliko zaie izena eman dutenei.