Zabalik dago Berkoa Udaberri Xake Txapelketan parte hartzeko izen ematea

Barren 2024ko api. 18a, 11:30

Zubi-Ondo xake taldeak Berkoa Udaberri Xake Txapelketaren estreinako edizioa antolatu du. Suitzar eran jokatuko dela da txapelketaren berezitasun nagusiena.

Partaideek zazpi erronda jokatu beharko dituzte, maiatzaren 6tik aurrera. Mintxeta tabernan jokatuko dituzte partidak eta ekainaren 17tik 23ra bitartean jokatuko dute azken erronda, zazpigarrena. Parekatutako jokalariek, astebeteko epea edukiko dute elkarren aurkako pardida jokatzeko. Eguna eta ordua beraien artean adostuko dute. Akordura iritsi ezean, partida aste horren barruko igandean jokatu beharko dute, 10:00etan. Bietako bat agertu ezean, partida galdutzat emango zaio. Parekatzeak FIDEk homologatutako software baten bitartez egingo dituzte eta astelehen goizetan argitaratuko dituzte.

2012 aurretik jaiotakoek parte hartu ahal dute txapelketan. Doakoa da izen ematea eta udaberrimintxeta1@gmail.com helbidera mezua bidalita egin daiteke, maiatzaren 4eko 14:00ak baino lehenago. 

Errondak 
1 Maiatzak 6-12
2 Maiatzak 13-19
3 Maiatzak 20-26
4 Maiatzak 27 - ekainak 2
5 Ekainak 3-9
6 Ekainak 10-16
7 Ekainak 17-23