Igerilari gaztetxoz beteko da Olaizaga zapatuan

Barren 2024ko api. 18a, 10:41

Elgoibarko Igeriketa Taldeak antolatzen duen Igeriketa Eguna egingo dute zapatuan, apirilaren 20an, Olaizaga kiroldegiko igerilekuetan.

Igeriketa eskolako kideez gainera, sei eta hamalau urte bitarteko dozenaka umek hartuko dute parte. 130 bat espero dituzte antolatzaileek. Haurrek proba desberdinetan hartuko dute parte, bakoitzaren mailaren arabera. 10:00etan hasiko dira ekitaldiak LH4, LH5 eta LH6ko haurrekin, eta 11:00etan LH1, LH2 eta LH3ko haurren txanda izango da. Igeriketa Eskolan dabiltzan neska-mutilek erakustaldi bat ere emango dute.
Iazko etenaren ostean itzuliko da Igeriketa Eguna, iaz bertan behera laga baitzuten, kiroldegiko beharginen grebagatik.