Guztira 166 lan aurkeztu dituzte, eta horietako 26 saritu dituzte: Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea da, eta epaimahaikoen berbetan, aurtengo edizioan azpimarratzekoa da balorazioa ezin dela iazkoa bezain baikorra izan parte-hartzeari dagokionez, jaitsi egin delako; eta horrek kezka eragiten die epaimahakideei. Batez ere, goiko mailetan gertatu da, eta lanen kalitatean ere eragina izan du, ale on gutxiago izan direlako. Hau horrela, aurten C eta E mailetan idazlan bana bakarrik saritu dute. Erabaki hori hartu dute beheko mailetan ipuin nabarmengarri gehiago zeudelako sarituak izatea merezi zutenak. Hala ere, ez diete inongo meriturik kendu nahi irabazleei, lan "oso onak" eta "originalak" saritu dituztelako maila guztietan.
Izan ere, epaimahaiaren iritziz, garrantzitsuena da ipuinak idatzi dituztenen talentua eta esfortzua saritzea eta, batez ere, lanaren balio literarioa aitortzea. Hau horrela izanik, beheko mailetan balio literariodun ale ugari izan direla nabarmendu dute, eta, ondorioz, A eta B mailetan, lau ipuin gehiago saritu ditu epaimahaiak. "Egia esan, beheko mailetako istorio batzuen kalitateak asko harritu gaitu. Aldi berean, txalogarria iruditu zaigu gaien aniztasuna eta protagonista narratzaile oso originalak aurkitzea". Bestalde, ipuin batzuk eskolan landutako gai beraren inguruan idatzi direla ikusi dute, eta horrek arrisku bat dauka: ipuinak izan ordez, eskolako lan hutsak gerta daitezke maiz.
Epaimahaikideek originaltasunaren aldeko apustua egitea aholkatu diete gazteei, ausartak izatea, bururatzen zaien ideia horren inguruan idaztea, besteen artean desberdin egingo dituena. Amaitzeko, maila txikietan ikusitako kalitate ona kontuan hartuz, idazle gazte hauek irakurtzen, idazten eta hau bezalako lehiaketatara aurkezten jarraitzera animatu nahi dituzte. Zentzu horretan, epaimahaikideek gogoratu duten lez, ezinbestekoa da eskolako irakasleen eta gurasoen konplizitatea izatea
- Hauek izan dira sarituak: Eneko Iturralde Arrizabalaga, Ane Ramos Barrutia, Alma Rescalvo Garcia, Nora Echaniz Cid, Izaro Postigo López, Anike Etxabe Abayomi, Elene Garate Larrañaga, Nikole Zabaleta Otaegi, Jare Ulibarri Telletxea, Iker Goikoetxea Almeida, Nihal Achahboun Akoudad, Julen Olabarrieta Aurrekoetxea, Kalare Balsera Merino, Lore Basurto Gorostiza, Nora Gurrutxaga Iriondo, Itxaso Garaizabal Mugika, Olatz Garmendia Jauregi, Naia Eizagirre Garalde, Sara Sasiain Laskurain, Leire Etxaniz Bereziartua, Unax Ansola Arrieta, Ibon Makazaga Idarraga, Julen Lahoz Iribarren, Duna Santos Otegi, Erik Urresti Osoro eta Ivania Maybrith Alvarado Chichande.
2022ko eta 2023ko lan sarituak liburu batean
Udalak sari banaketa ekitaldia baliatu zuen 2022an eta 2023an sarituak izan ziren lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. 300 ale argitaratu dituzte eta Udalaren asmoa da orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea. Eskoletan ere banatuko ditu ale batzuk Udalak. Gainerako aleak Udaleko Euskara Sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai, eta baita online ere, udalaren webgunean.
Hona hemen saritutako lanak, egileak eta sariak:
A TALDEA (8 sari): |
Diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Karramarro berdea |
Eneko Iturralde Arrizabalaga |
Harrizko zubia |
Ane Ramos Barrutia |
Arazo potoloa |
Alma Rescalvo Garcia |
Ile morea |
Nora Echaniz Cid |
Boligrafoa eta papera |
Izaro Postigo López |
Laster arte amatxo |
Anike Etxabe Abayomi |
Mararen mundua |
Elene Garate Larrañaga |
Loro gorraren misterioa |
Nikole Zabaleta Otaegi |
Lur eta arrano kuttuna |
Jare Ulibarri Telletxea |
Belatzaren abenturak |
Iker Goicoechea Almeida |
B TALDEA (8 sari): |
Diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Lagun magikoa |
Nihal Achahboun Akoudad |
Gure etorkizuna |
Julen Olabarrieta Aurrekoetxea |
Boligrafoa eta ni |
Kalare Balsera Merino |
Nor da Yanmira |
Lore Basurto Gorostiza |
Itxaropena |
Nora Gurrutxaga Iriondo |
Denon artean bai |
Itxaso Garaizabal Mugika |
Ate batetik bidaia |
Olatz Garmendia Jauregi |
Patxiren kontakizuna |
Naia Eizagirre Garalde |
Peioren bat bateko aldaketa |
Sara Sasiain Laskurain |
Ihesaldia |
Leire Etxaniz Bereziartua |
C TALDEA (sari bakarra): |
Diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Sara eta barne borrokak |
Unax Ansola Arrieta |
D TALDEA (4 sari): |
Diploma, 100 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Amets kontalaria |
Ibon Macazaga Idarraga |
Maitasunaren arrastoak |
Julen Lahoz Iribarren |
Badra |
Duna Santos Otegi |
Azterketen alderdi ezezaguna |
Erik Urresti Osoro |
E TALDEA (sari bakarra): |
Diploma, 120 €-ko bonua eta liburu bat opari |
Heroia nor? |
Ivania Maybrith Alvarado Chichande |
Sari banaketako argazki-bilduma: