Elgoibartik La Albercara joango dira lehenengo egunean autobusez, eta hurrengo egunetan Ciudad Rodrigo, Bejar edota Mogarraz bezalako herriak bisitatuko dituzte, gida turistiko baten laguntzaz. Lau izarretako Abadia de Los templarios hotelean hartuko dute ostatu, pentsio osoan. Bazkideak 380 euro ordaindu behar dituzte pertsonako, eta bazkide ez direnek 395 euro logela bikoitzean. Banakako logelak eguneko 26 euroko gehigarria dauka. Bidaia eta ostatuaz gain, Salamancan egingo duten bazkari bat eta spa zirkuito bat ere sartuta daude prezioan.
Interesatuek Jubilatuen Biltokiko bulegoan eman dezakete izena, astelehen eta ostiraletan, 11;00etatik 12:00etara.