Ate irekien astean eskainiko dituzten kirol saioetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Izena emateko hiru modu daude: Olaizaga Kiroldegiko harreran aurrez-aurre, 943 744 415 telefono zenbakiaren bidez edota olaizagaharrera@hotmail.es helbidera idatzita. Izen-ematea doakoa da eta apirilaren 19ra arte egongo da zabalik.
Hona apirilaren 22tik 26ra eskainiko dituzten saioak eta ordutegia:
- TRX: Astearte eta ostegunean (apirilak 23 eta 25) 20:15ean
- Crossfit: Astearte eta ostegunean (apirilak 23 eta 25) 19:15ean
- Body HIIT: Astearte eta ostegunean (apirilak 23 eta 25) 20:15ean
- Body HIIT: Astelehen eta asteazkenean (apirilak 22 eta 24) 18:00etan
- Spinning: Astelehen eta asteazkenean (apirilak 22 eta 24) 18:00etan
- Spinning: Astelehen eta asteazkenean (apirilak 22 eta 24) 19:00etan
- Zumba: Astelehen eta asteazkenean (apirilak 22 eta 24) 19:15ean
- Zumba: Astearte eta ostegunean (apirilak 23 eta 25) 10:00etan
- Pilates: Astelehen eta asteazkenean (apirilak 22 eta 24), 09:30ean
- Haurdunaldiko gimnasia: Astearte eta ostegunean (apirilak 23 eta 25) 11:00etan
Igeriketa ikastaro berriak
Ate irekien jardunaldiez gain, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Olaizaga Kiroldegiak eskaintzen dituen igeriketa ikastaro berrietan izena emateko epea ireki du.
Udalak interesa duten guztiak animatu ditu aukera hau aprobetxatu eta jarduera horietan parte hartzera. Izen-emateari edo igeriketa ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Olaizaga Kiroldegiarekin harremanetan jarri behar da.