Zapatuan, apirilaren 20an, egingo dute Elkartasun maratoia Sigman dagoen TX4Fitness gimnasioan. Bodycombat, bodybalance eta bodypump saioak eskainiko dituzte 10:00etatik 12:00etara bitartean (10:00etan Bodypump; 11:00etan Bodycombat eta 12:00etan Bodybalance). Saio bakoitzean parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira eta batutako dirua Nuala elkarteari emango diotela jakitera eman dute gimnasioko arduradunek. Aniztasun funtzionala edo gaitasunen aniztasuna duten pertsonen familiek eta lagunek osatzen dute irabazi asmorik gabeko Nuala elkartea.
Harremanetarako telefono zenbakia: 649 983 340