Aita Agirreko areto nagusian izango da saioa, 19:00etan hasita, eta hiru lagun gonbidatu dituzte: batetik, Joxe Manuel Odriozola Lizarribar (Altzo, 1948), udal euskaltegietako irakasle izandakoa eta azken boladan hizkuntzaren eta nazioaren arteko harremanak aztertzen jardun dena, eta bestetik, Julen Zabalo Bilbao (Basauri, 1957) EHUko irakaslea eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Zabalok hainbat lan argitaratu ditu nazionalismoa, identitatea, herritartasuna edo subiranotasunari buruz, eta euskarak euskal nazioaren ardatz gisa jokatu beharreko funtzioaz ere hausnartu du. Moderatzaile lanak, berriz, Ainhoa Larrañaga Elorzak (Angiozar, 1973) egingo ditu. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslea eta ikerlaria da bera.
- Eguna: apirilak 23, martitzena
- Ordua: 19:00
- Tokia: Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian
- Debalde