Zabalik dago Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udaldian izena emateko epea

Barren 2024ko api. 15a, 16:44

Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak eta Udal Ludotekak prest daukate udaldirako programa, eta interesatuek gaur hasi eta apirilaren 28ra arteko epea izango dute izena emateko. 

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra arteko zerbitzua emango dute, bi txandatan banatuta: ekainaren 24tik uztailaren 5era izango da lehenengoa eta uztailaren 8tik 19ra bigarrena. Eskaintza adin tarteka antolatu dute, eta bakoitzaren neurrira egokitu dute programazioa. Txokoak, irteerak eta egonaldiak eskainiko dituzte, besteak beste. Uztailaren 22tik 24ra txoko osagarriak eskainiko ditu Atxutxiamaikak. 

Informazio gehiago eta izena emateko: elgoibarkoizarra.eus