Kalegoen Plazan izango da aurkezpen ekitaldia, 12:00etatik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekimen hau herriak "adingabeen ongizatearekin duen konpromisoaren" adierazgarria da, jolasak eta entretenimenduak haurren garapenean duten funtsezko papera eta aisialdiko jardueretan parte hartzeak haurren "osasun fisiko eta mentalerako" duen garrantzian azpimarra jartzeko. Tokiko hainbat hezkuntza eta kultura erakundeek osatzen dute Udalak sustatzen duen Hezkuntza Mahaia: Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastolak, Udal Ludotekak, Atxutxiamaika aisialdi taldeat eta Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak.
Jardunaldian Elgoibarren dagoen aisialdi eskaintza zabala aurkeztuko dute. Eragile desberdinek euren gunea izango dute plazan, egiten dutenaren berri emateko eta herritarren zalantzak argitzeko eta galderak erantzuteko. Eskaintza horrek honako jarduera hauek hartzen ditu barne:
- Udal Ludoteka
- Robotika dibertigarria
- Bizilabe
- Arte tailerrak
- Musika eta dantza
- Musikoterapia
- Eskubaloia
- Xakea
- Tenisa
- Fubola
- Mendi irteerak
- Pilota ikastaroak
- Atletismoa
- Igeriketa lehiaketak
- Txirrindularitza
- Aldenik Alden
- Kiribilduz
- Auzoko familiak
- Igeriketa
- Igeriketa egokitua
- Eskola kirola
- Eskola kirol egokitua
- Eskalada
- Dantza urbanoa
- 0-4 urteko haurrentzako jolasgunea