Elgoibarko Udalak antolatu duen ikastaroko saioetan hainbat kasu, kausa eta ondorio aztertuko dituzte, eta harreman osasungarriak sustatzeko jarraibideak emango dituzte. Maiatzaren 2tik 30era izango da, ostegunero, 18:00etatik 20:00etara, Lilan. Emakumeei zuzendutako ikastaroa da. Euskaraz izango da, eta doan. Eider Perezek gidatuko du. Izena emateko epea ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.
Interesatuak online eman behar dute izena: labur.eus/lila2024 webgunean. Antolatzaileek jakinarazi dute haurrak zaintzeko zerbitzua egongo dela saioek irauten duten bitartean.