Familiei gazteen hezkuntzan eta ongizate emozionalean laguntzeko konpromisoarekin, Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Treba Gurasoak egitasmoa dauka martxan, eta apirilaren 16an izango da aurtengo zikloko azken hitzaldia.
'Osasun Mentala eta Nerabeak' izango da azken saio horren izenburua. 17:30ean hasiko da hitzaldia, Elgoibarko Gaztelekuan. Estibaliz Ansotegik emango du, eta besteak beste, nerabezaroan familia-inguruneak eskaini dezakeen babes-faktorea aztertuko du. Horrez gain, ondoez, antsietate eta jazarpen egoerak detektatzeko eta maneiatzeko baliabideak eta teknikak partekatuko ditu guraso eta tutoreekin.
- Izena emateko, ondorengo irudian dagoen QR-aren bidez edota HEMEN, datuak beteta.