73 bolari lehiatu ziren Elgetan eta Eibarko Asola Berri taldeko Enara Montielek eskuratu zuen garaipena, egin zituen hiru jaurtialdietan 7 txirlo botata. Elgeta taldeko bi bolari sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, Jabi Martino 7 txirlorekin eta Bittor Astigarraga 6 txirlorekin.
Hiru jardunaldi jokatu ostean, Floreaga taldeko Santos Muñoz da sailkapen buru. Hurrengo jaurtialdia apirilaren 13an egingo dute Aretxabaletan, 17:00etan hasita.
Elgetako jaurtialdiko sailkapena:
- Enara Montiel (Asola berri).........7 txirlo
- Jabi Martino (Elgeta)...................7
- Bittor Astigarraga (Elgeta)..........6
- Isana Gorosabel (UDA) ..............6
- Mikel Almorza (Bergara).............6
- Julen Uranga (Asola berri).........6
Sailkapen Nagusia:
- Santos Muñoz ................17
- Garikoitz Rodriguez........15
- Oier Ugarteburu...............14
- Erik Muñoz. ......................13
- Unai Loiola ........................12
- Bittor Nuñez...............10