Infantil mailako lau talde lehiatu ziren nesken txapelketan: Txingudi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa. Ane Aguirre, Haizea Luluaga eta Maria Amaro Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren eta finalera ailegatu ziren. Bizkaiko selekzioa izan zuten aurkari finalean eta galdu egin zuten. Ane Aguirre elgoibartarra izendatu zuten txapelketako atezain onena.
Kadeteak Anaitasuna Torneoan
Sanloko talde gehiago ere aritu ziren lehian Aste Santuan. Kadete mailako hiru talde, neskenak bi eta mutilena bestea (Urkunde, Neurri eta Astigarraga), Anaitasuna Torneoan lehiatu ziren. Iruñeako Anaitasuna eskubaloi taldeak antolatzen du gazte mailetako jokalarientzako nazioarteko txapelketa hori. Txapelketa honen helburuetako bat da eskubaloiko klubei aukera ematea liga txapelketetako azken txanpa prestatzea Aste Santuko etenaldian. Horrez gain, Iruñean egiten duten egonaldian beste hainbat aisialdi ekimenetan ere hartzen dute parte jokalari gazteek SCDR Anaitasunak dituen instalakuntzetan.
- Ikus hemen: Sanloko taldeek asteburuan jokatuko dituzten partiden karteldegia eta azken jardunaldiko emaitzak.