Komun publikoetako higienea eta segurtasuna indartzeko lanak hasi dituztela jakinarazi du Udalak. Horren baitan, garbiketa sakona egin dute hainbat gunetan, presiopeko garbiketa-metodoak erabiliz eta desinfekzio lanak eginez, zikinkeria eta hondakinak "eraginkortasunez kentzeko", batez ere sarbide zaileko lekuetan.
Hona lanen inguruko xehetasunak eta egutegia:
- MAALA eta SIGMA-PROBALEKU: Amaitu dituzte bi leku horietan dauden komunak, eta argiztapen berriaren instalazioa apirilaren 9rako programatuta dago.
- BOLATOKI: Martxoaren 26an garbitu zuten Bolatokiko parkeko komuna, eta argiztapenaren instalazioa Aste Santu ostean gauzatuko dute.
- MERKATU PLAZA (SOTO): Apirilaren 2an egin zituzten garbiketa lanak, eta argiztapenaren instalazioa Aste Santu ostean.
- ALTZOLA: Apirilaren garbitu zuten komuna, eta apirilaren 10erako argiztapen lanak burutzea espero da.
- URAZANDI: Garbiketa eta argiztapenean hobekuntzak apirilaren 10ean burutzea aurreikusten du Udalak.