Lehenengo ordubetean bertsoak idatzi dituzte ikasleek, gaia emanda. Bi gai proposatu dizkiete: bata, LHkoentzakoa, eta bestea DBHkoentzakoa. Ondoren, Aner Peritz eta Urko Arregi bertsolariek bat-bateko saioa egin dute, Oihana Arana bertso-laguna gai-jartzaile zutela. Eta azkenik sari banaketa ekitaldia ere egin dute. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean Nora Garate elgoibartarra eta Iraia Arriola mendaroarra saritu dituzte, eta DBHkoen artean, Lizar Ezenarro mendaroarrak jaso du lehenengo saria eta Nora Camposek bigarren saria.