Elgoibarko Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, 2012 eta 2017 urte artean jaiotako 54 haur eta gazte ari dira parte hartzen zazpi eguneko iraupena izango duen kirol campusean. Hiru begirale izango dituzte askotariko kirolak ezagutu eta praktikatzeko, besteak beste, eskalada, atletismoa, acrosporta, herri kirolak, skate-surfskate-patinak, padela, futbola, beisbola, eskubaloia, kolpbola, zumba eta mendizaletasuna. Herriko kirol azpiegituretan egingo dituzte horiek.