Ahotsak

Sagrarioko giltza maiordomo nagusiak gordetzen zuen Ostegun Santu egunean

Barren 2024ko mar. 26a, 12:37

Pisu askoz handiagoa zuen elizak lehenagoko gizartean, ahotsak.eus webgunea jasota dituzten pasarteetan ikus daitekeen moduan.

Pako Isasti Irustak elizako maiordomoen zereginak aipatzen ditu pasarte horietako batean. Dirua batzeaz gain, hiru maiordomoek elizako eginbehar askotan hartzen zuten parte. Ostegun Santu egunean, sagrarioko giltza maiordomo nagusiak gordetzen zuen. Maiordomo bakoitzak, ontzi ezberdinekin, helburu ezberdinetarako diruak batzen zituzten. 

Goiko argazkian eta beheragokoetan, Erramu Domekan Elgoibarren egiten den oskakizuna, 1997an Antxon Aguirre Sorondo etnografoak ateratako argazkietan. Eliza Katolikoan, Erramu Igandea Aste Santuko lehen eguna da. Izena Jesus Nazaretekoa Jerusalenera sartu zeneko ebanjelioko pasartetik hartuta dago, non jendetzak Jainkoaren Seme moduan jaso zuen, zuhaitz adarrak eskainiz. Euskal Herrian Erramu Igandeko ohitura da fededunek erramu adarrak eramatea elizara, adarrok bedeinkatzeko. Beste leku batzuetan olibondo nahiz palmondo adarrak eramaten dituzte.