Idotorben aurkeztu du denboraldi berrirako taldea Elgoibarko Lagun Taldeak

Barren 2024ko mar. 23a, 09:38

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari elkarteak talde-argazkiak egin zituen atzo, barikua, Idotorben. 28 laguneko txirrindulari taldeak osatzen du kluba denboraldi honetan.

Taldeko argazkia eta mailakoak egin zituzten atzo Idotorben txirrindulari, entrenatzaile eta laguntzaileek. Eta ondoren, mokadua egin zuten taldekideen arteko harremanak sendotzeko. Mailaz maila honela dago osatua taldea.

Lau lagun benjaminetan: Libe Lameiras, Iker Barrueta, Egoi Motrico eta Patxi Flores.

Sei lagun alebinetan: Oinatz Ansola, Adrian Jaramago, Angkor Horrillo, Unax Caño, June Iraolagoitia eta Irati Ansola.

Hamar lagun infantiletan: Zugatz Iraolagoitia, Haritz Zabal, Luken Zulaika, Oier Arriola, Eneko Lameiras, Enaitz Iraolagoitia, Danel Garaizabal, Paul Mendikute, Xabier Barrueta eta Ane Astigarraga.

Sei lagun kadeteetan: Aimar Gonzalez, Iñaki Astigarraga, Julen Rodriguez, Aratz Goikoetxea, Unai Cornejo eta Oskar Moreno

Bi lagun juniorretan: Einer Agirregomezkorta eta Bryan Jaramago.