Eñaut Elorrietak eta Iñigo Astizek Harro Herri eta Harri eta Herri uztartu zituzten korrika Kulturaren barruan eman zuten 'Enplego zoriontsuago bat!' izenburuko emanaldian. Gabriel Aresti (1933-1975) izen handia da euskal literaturan, eta neurrigabea da euskal literaturari egin dion ekarpena. Haren obra ekarri zuten gogora Elorrietak eta Astizek, eta musika eskolako auditoriumean batu ziren ikusleek une hunkigarri eta gozoak bizitzeko aukera izan zuten. Denek batera Egun da Santimamiña abestia kantatuz bukatu zen ekitaldia. Emanaldiko zatitxo bat ekarri dugu ona.