Aita Agirre Kulturguneko arkupetan ipini duten kaxari esker, Eguneko 24 orduetan zehar liburuaren edo liburuen itzulketa maileguak ezartzen duen epe barruan egiteko aukera izango dute hemendik aurrera. Aipatutako liburuak eta bestelako materiala kaxa barruan gordeta geratzen dira eta liburutegiko arduradunek jasoko dituzte.