Hitzarmena honakoek sinatu dute, besteak beste: Maialen Gurrutxaga Uranga, Elgoibarko Udaleko alkatea; Itziar Ondarra, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Nerea Gorostiza Uriguen, Herri Eskolako zuzendaria; Jone Agirregomezkorta, Elgoibarko Institutuko zuzendaria; Jose Mari Beristain Aristondo, MEKA Lanbide Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria eta Estibalitz Arando Ugartetxea EPAko idazkaria.
Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail hauen helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.
Laguntzen zenbatekoari dagokionez, honakoak dira zenbatekoak:
- Herri Eskola: 31.222,63 euro
- BH INSTITUTUA: 26.438,00 euro
- Elgoibar Ikastola: 68.237,63 euro
- Meka: 12.214,00 euro
- IMH: 71.939,00 euro
- EPA: 1808,00 eur