"Hona gu euskaldunak. Euskararen lagunak. Hats eta izerdi", dio Maite Arroitajauregi Aranburu “Mursego” musikari eibartarrak Korrikaren 23. ekitaldirako sortu duen 'Harro Herri' abestiak. Halaxe izaten ari da Korrika hasi zenetik eta Elgoibartik igaro denean ere bai. Korrikak euskarari ematen dion hauspoari eragitea dagokigu orain denoi. Abestiaren letrak dioen lez: "Mingainaz mingaina. Mintzairaz mintzaira. Hizkuntzak hiztunekin. Aberasten dira".