Apirilaren 11tik ekainaren 21era jokatuko dituzte Kalegoen Plazako frontoian, eta martxoaren 31ra arte eman dezakete izena bikoteek. Parte hartu dezaketen bikoteen kopurua hamabira mugatu dute. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu eta Bizum bidez ordaintzeko aukera ere izango da. Emakumeen txapelketan izena emateko telefonoa (646 801 407 -Yolanda) eta gizonenerako (690 612 927 Bergua).