Programaren helburua 16 urtetik gorako gazteei, dibertsitate funtzionala izan edo ez, beren garaikideekin aisialdiaz gozatzeko aukera ematea da, familiatik eta hezkuntzatik kanpoko harremanak sortuz eta trebetasun pertsonalen garapena sustatuz. Era berean, senideei beren zaintza-ardura arindu nahi zaie.
Hamabost egunean behin egingo dituzte planak, 17:00etatik 20 00etara, otsailetik ekainera eta irailetik abendura. Horrez gain, uztailean eta abuztuan ere zerbitzua eskainiko dute, astean hiru egunetan, ordutegi berean, Udako kuadrilla 2024 izenarekin. Hezitzaileen ratioa ezartzeko, parte-hartzaileen kopurua eta gaitasunak hartuko dituzte kontuan . Programan parte hartzeko, interesa dutenek Udaleko gizarte zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan.