Erreka bazterreko ezponda hondoratu zen eta baita errepidearen ertz bat ere, eta horiek konpontzeko lanak egin dituzte, horretarako harri handiak erabilita.
Garbiketa lanak egin dituzte Sallobenten
Udal brigadako beharginek garbiketa lanak egin dituzte San Lorentzo ermita inguruko aisialdi-gunean. Bereziki San Lorentzo baselizatik gertu dauden mahaiak, bankuak eta atsedenlekuak garbitu dituzte. Hondakinak kentzeaz gainera, mahai zein eserlekuen gainazalak garbitu eta pintatu dituzte.
"San Lorentzo baseliza balio kultural eta natural handiko lekua da herriarentzat eta eskualdearentzat, eta urtean zehar bisitari eta erromes ugari erakartzen ditu", azaldu dute Udaletik, eta hori dela-eta, ingurunea garbi eta zaindua edukitzea garrantzitsua dela azpimarratu dute.