Lau komikok Komedistan izeneko herrialde batean zehar egindako bidaiari buruzkoa da antzezlana, munduan hara-hona barrea zabaltzen aritzen diren artistei egindako aitortza halako bat. Herrialdean sartzeko aduanako arazoak, jatetxe batean hizkuntzarekin izandako gatazkak eta funtzio baten aurretik eta ondoren atzerrian lan egitearen esperientzia laburbiltzen dute.
Yllana konpainia entzutesuaren lana da Passport, Fidel Fernandezek zuzendutakoa, eta bost aktore arituko dira oholtzan: Cesar Maroto, Ruben Hernandez, Susana Cortes, Edu Ferres eta Estefania Rocamora. Herriko Antzokian izango da emanaldia, 19:00etan hasita.
Sarrerak aurez erosteko herrikoantzokia.eus