Elgoibar Igeriketa Taldeko zenbait kide ere lehiatu ziren Andoiainen, eta pozik itzuli dira lortutako emaitzekin. Ekain Soto gazteak krol estiloko 200 metroko proban lortutako hirugarren postua nabarmendu behar da. 4 x 50 estilo libreko erreleboetako proban lehiatu zen Elgoibarko laukotea ere gustura gelditu zen egindako lanarekin.