Sanbartolomeetako Umeen Eguneko egitaraua umeekin adostu nahi dute Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak

Barren 2024ko mar. 11a, 16:56

Sanbartolomeetako Umeen Eguna umeekin batera diseinatzeko parte-hartze prozesua jarri dute martxan Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Udal Ludotekak.

Helburu nagusia haurrek jaietako Umeen Egunean aktiboago parte hartzea da. Martxoaren 12tik 15era egingo dituzte saioak, eta egun horietan umeekin dinamika ezberdinak gauzatuko
dituzte.
Bilerak Ludotekan egingo dituzte, 16:30etik 18:00etara, mailaka: martxoaren 12an LH1eko ikasleekin batuko dira; hilaren 13an, LH2 eta LH3koekin, eta martxoaren 15ean, LH4tik LH6ra artekoekin.