Ikastetxeetatik irten eta Kalegoen plazaraino eraman zituzten emakumeen egunarekin lotutako aldarrikapenak. Plazara arteko bidean trikitilarien eta txistularien musikaz girotutako manifestazioa egin zuten. Elgoibar BH institutoko Motxailak Trikotxistupandero taldekoek jarri zuten musika hasieran eta Batxiler musikaleko ikasleek hartu zieten erreleboa plazan, pare bat abesti joz. Maddi Gallastegik bi bertso abestu zituen eta dantza erakustaldia eman zuen Unai Aranberrik. Plazan batutako ikasleek eta herritarrek elkarrekin polka dantzatuz eman ziten amaiera ekitaldiari.