Ikastolak euskal pilota sustatzeko konpromisoa hartuta dauka, eta ikastetxean bertan jokatzen dituzte kanporaketak. Gaur finalak jokatu dituzte Kalegoen plazan, LH1etik hasi eta DBH1era arteko umeek. Aitor Bergua Lagunak pilota eskolako arduradunak egin ditu epaile lanak. 12 tantora jokatu dituzte partida guztiak, eta lehia bizian aritu dira umeak. Sari banaketarako Maialen Gurrutxaga alkatea eta Rikardo Astigarraga kirol zinegotzia etorri dira, eta baita bi pilotari profesional ere bai: Aitor Elordi eta Ainhoa Ruiz de Infante.