Bera Berako jokalariak Sanloko jubenil mailako emakumeekin batera aritu ziren entrenamenduaren hasieran, eta arratsalde ederra pasa zutela esan dute Sanlokoek. Era berean, entrenamendu saio berezia izan zen Bera Berako jokalaria den June Loidi elgoibartarrarentzat ere.
Aurten Illunben jokatuko dute Espainiako Erreginaren Kopako azken fasea, maiatzaren 10etik 12ra. Txapelketa hori prestatzeko entrenamendu saioak egiten ari da Bera Bera taldea, herriz herri, goi mailako eskubaloia herrietara zabaldu asmoz, eta Kopa girotze aldera. Bera Bera da egungo txapelduna.
Sanloko jokalariak Euskadiko selekzioarekin
Infantil eta kadete kategorietako Euskadiko eskubaloi selekzioek entrenamendu saioak egingo dituzte domekan; Getarian infantilek eta Ermuan kadeteek. Sanloko sei jokalari deitu dituzte hautatzaleek. Kadeeteen selekzioaren deialdian sartu dituzte Sare Iriondo, Ane Alberdi eta Elene Fernandez. Era berean, infantil kategoriako selekzioaren deia jaso dute Maria Amarok, Haizea Luluagak eta Ane Agirrek.
Argazkiak: Sanlo EKT.