2024/03/22 18:00

Gazteek gazteentzako, hizketaldia eta bakarrizketa

Kultur Etxea, Elgoibar

"Zergatik eta zertarako euskaldun?" programaren baitan, gazteen euskalduntasuna sustatzeko programa jarri dute martxan. Gazteek gazteentzako sortutako programa da, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 

Bi jarduera antolatu dituzte: Alde batetik, Geruzak taldeko bi gaztek dinamizatuta, eta, taldetasuna gaia oinarri hartuta, pentsamendu kritiko eta autonomorako espazio bat izango dute gazteek. Ikus-entzunezkoen bitartez eta material osagarrien laguntzaz, eztabaida eta kultur transmisioa sustatuko dute.

Bestetik, Maria Blanco umoregile, aktore eta dantzariaren bakarrizketa izango da 20:00etan Aita Agirre kulturgunean, eta bukaeran, afari-merienda ere egingo dute.

 Ekimen hau udalarekin lankidetzan garatzen da