Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugu zer esaten duten ikusten ere. Arestiren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak 'Enplego zoriontsuago bat!' emanaldian proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta AEK euskaltegiak antolatu dute Korrika kulturaralaren baitan, eta martxoaren 12an izango da emanaldia (martitzena), 19:00etan, Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean. Sarrera debalde izango da.